miércoles, 25 de noviembre de 2009

KauTa



Kauta 2001ean Andoainen (Gipuzkoa) sortutako rock taldea da. Mikel (ahotsa eta gitarra), Xabi (gitarra), Adrian (baxua) eta Gorkak (bateria) sortu zuten. Arrazoi pertsonalengatik, 2005eko urrian taldea uztea erabaki zuen Xabik, hirukote bezala jarraitu zutelarik.

Lehen agerraldia Andoaingo gaztetxean egin zuten 2002ko martxoan. Jon Irurzunek (BAP) grabatu zuen lehen maketa, “Zaharrak berri” kantua tartean zegoela, 2003ko ekainean eta uztailean. 2003an Euskadi Gazteak antolatutako maketa-lehiaketan entzuleen saria jaso zuten. 2003ko Euskadi Gaztea sarietan “Musikan Berria” atalekoa eman zieten 2004ko martxoan. Lehen diskoa, “Izan zaitez zu” 2004ko urrian argitaratu zen eta harrera ona izan zuen. Kontzertuz betetako urtea izan zuten eta biraren bukaeran Xabi gitarrajoleak taldea utzi zuen.


Kauta taldearen bigarren diskoak “Biluzik” izenburua du. 2006ko abuztuan grabatua. 2008an grabatu zuten azkeneko diskoa "Isladak" izenarekin. Bertako abestirik ezagunena Nostalgia dela esan dezakegu.

miércoles, 18 de noviembre de 2009

SKA-P







1994an Madrilen sortu zen talde hau eta hasieran arrakasta handirik izan ez zuen arren, pixkanaka, geroz eta ezagunagoa bilakatu zen. Ia taldekide guztiek orain arte iraun duten arren, hasierako gitarjoleak (Toni Escobar) taldea utzi behar izan zuen eta Joxemik hartu zuen bere postua.




Hemendik aurrera arrakasta izaten hasiko da. Hasieran, Vallekas auzoko tabernetan "Rayo Vallecano" abestiarekin ezagunak egiten hasi ziren, ondoren, 7.postuan geratu ziren lehiaketa batean eta hortik aurrera oso ezagunak egiten hasten dira.



1997rako 2 CD badituzte: "Vals del obrero" eta "SKA-P" eta 1997-1999 urteetan "Eurasis" izeneko 3.CDa grabatzen dute.



Garai honetan, mundu osoan gira bat egiten dute, argentinan, Mexikon eta Italian kontzertuak emanez. Harriturik geratzen dira lurralde horietan hainbeste pertsonek beren abestiak badakizkitela ikusirik.



2000n laugarren diskoa "Planeta Escoria" kaleratzen dute eta 2002an, bostgarrena "Que corra la voz". Oso arrakastatsuak dira eta Europan zehar izugarrizko bira egiten dute kontzertuak eginez. azkeneko gira honetan, beste bi pertsona sartzen dira taldean: Gari (tronboia) eta Txikiti (tronpeta).



2004ean disko berri bat kaleratzen dute "Incontrolable". Bertan, kontzertuetan jotako abestiak agertzen dira, baita DVD bat ere.



2005ean taldeak kontzertu gehiago ez ematea erabakitzen du, baina 2008an, berriro ere bueltatzen da azkeneko CD berriarekin "lagrimas y Gozos".


Ken Zazpi








1996an sortu zen Gernikan, baina 2000.urterate ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten.



Taldekideak Eñaut (gitarra eta ahotsa), Jon Mikel (gitarra eta ahotsa), Igor (baxua), Beñat (gitarra), Iñaki (trikitixa eta teklatua) eta Jon (bateria) dira.


Hainbat disko kaleratu dituzte:

- 2001, "Atzo da Bihar"


- 2003, "Bidean"


- 2005, "Gelditu Denbora"


- 2007, "Argiak"

jueves, 12 de noviembre de 2009

beRRi TxaRRaK






Berri Txarrak 1994an Lekunberrin (Nafarroa) sortutako rock taldea da. Taldea Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) laukoteak osatzen zuen hasiera batean, baina azkenak 2004ean taldea utzi eta hirukote bilakatu ziren.



Musikaz gain, mezua ere zaintzen duen taldea da, inkonformista eta kritikoa eta ukitu poetikoz zipriztindua. Nazioarte mailan Berri Txarrak euskal rock gogor talderik arrakastatsuenetakoa da, birak Ingalaterran, Danimarkan, Alemanian, AEBetan, Mexikon eta Nikaraguan besteak beste egin baitituzte.



Berri Txarrak izeneko lehenengo diskoak (1997) Su ta Garren ildoko kanta on sorta bat utzi zuen. Baina 1999an etorriko zen lehenbiziko ezustea, Ikasten diskoa kaleratzearekin batera. Lan hau berritzailea izan zen euskal rock gogorraren panoraman, eta gerora etorriko zen etorkizun oparoa aurreikus zitekeen.
2001ko abuztuan bukatu zuten Andoaingo Garate estudioetan, Kaki Arkarazok ekoiztutako euren hirugarren diska, Eskuak / Ukabilak. Bertan daude taldearen klasikoetako batzuk 'Oihu', 'Stereo' edota 'Biziraun' (urteko kanturik onenari Gaztea Saria lortu zuena).
Laugarren diskoa 2003ko urrian kaleratu zen, Libre (c) izenburupean. Osotara hamaika kantu berri ditu. "denak ez du balio" kantuan Rise Against taldeko Tim abeslariak parte hartu du. Disko honek harrera ezin hobea izan zuen kritika eta publikoaren aldetik (Rock Sound aldizkariak 2003ko Espainiako diskorik onena bezala izendatu zuen).
Jaio.Musika.Hil bosgarren albuma hirukote moduan kaleratu zuten, Karlos Osinagak grabatu eta Ed Roserekin (The Get Up Kids, Coalesce, Kurt Cobain, Motion City Soundtrack...) elkarlanean ekoitzi eta nahastua. Kritikak beste behin lan berria txalotu zuen. Mondosonoro aldizkariak 2005eko Espainiako hardcore diskorik onena izendatu zuen.




Dokumental bat ere egin dute, bira erraldoi horretan bizitakoak gordetze aldera, Berri Txarrakek 70 minutuko dokumentala kaleratu du, Ibon A. Totorika zinemagilea lagun. Zertarako amestu rockumental hau GOR-ek kaleratu zuen 2007an eta munduko hainbat zine jaialditan hautatua izan zen, tartean Portobelloko Film Festivala (Londres) edota Gasteizko Zinemastea.



"Payola" da beraien azkeneko diska, 2009ko irailaren 14an kaleratua. Seigarren disko honen izena, "Payola", spanglishetik datorren hitzetik hartua da. Hitz honek, "Pay for a rolla" esan nahi du, hau da, talde batek eskupekoa ematea irratiko esatariei, bertan abesti hori beste batzuen gainetik jar dezaten.




Bestalde, Maravillas abestia, Maravillas Lamberto neska gazteari eginiko abestia da. Neska nafar hau, Larraga herrian jaio eta bizi zen, Espainiako Gerra Zibilean, bere aitarekin batera, bortxatu eta erail zuten arte. Maravillas bera ere hil zuten, bere aita bakarrik utzi ez, eta berarekin joango zela erabaki baitzuen.