jueves, 12 de noviembre de 2009

beRRi TxaRRaK






Berri Txarrak 1994an Lekunberrin (Nafarroa) sortutako rock taldea da. Taldea Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) laukoteak osatzen zuen hasiera batean, baina azkenak 2004ean taldea utzi eta hirukote bilakatu ziren.



Musikaz gain, mezua ere zaintzen duen taldea da, inkonformista eta kritikoa eta ukitu poetikoz zipriztindua. Nazioarte mailan Berri Txarrak euskal rock gogor talderik arrakastatsuenetakoa da, birak Ingalaterran, Danimarkan, Alemanian, AEBetan, Mexikon eta Nikaraguan besteak beste egin baitituzte.



Berri Txarrak izeneko lehenengo diskoak (1997) Su ta Garren ildoko kanta on sorta bat utzi zuen. Baina 1999an etorriko zen lehenbiziko ezustea, Ikasten diskoa kaleratzearekin batera. Lan hau berritzailea izan zen euskal rock gogorraren panoraman, eta gerora etorriko zen etorkizun oparoa aurreikus zitekeen.
2001ko abuztuan bukatu zuten Andoaingo Garate estudioetan, Kaki Arkarazok ekoiztutako euren hirugarren diska, Eskuak / Ukabilak. Bertan daude taldearen klasikoetako batzuk 'Oihu', 'Stereo' edota 'Biziraun' (urteko kanturik onenari Gaztea Saria lortu zuena).
Laugarren diskoa 2003ko urrian kaleratu zen, Libre (c) izenburupean. Osotara hamaika kantu berri ditu. "denak ez du balio" kantuan Rise Against taldeko Tim abeslariak parte hartu du. Disko honek harrera ezin hobea izan zuen kritika eta publikoaren aldetik (Rock Sound aldizkariak 2003ko Espainiako diskorik onena bezala izendatu zuen).
Jaio.Musika.Hil bosgarren albuma hirukote moduan kaleratu zuten, Karlos Osinagak grabatu eta Ed Roserekin (The Get Up Kids, Coalesce, Kurt Cobain, Motion City Soundtrack...) elkarlanean ekoitzi eta nahastua. Kritikak beste behin lan berria txalotu zuen. Mondosonoro aldizkariak 2005eko Espainiako hardcore diskorik onena izendatu zuen.




Dokumental bat ere egin dute, bira erraldoi horretan bizitakoak gordetze aldera, Berri Txarrakek 70 minutuko dokumentala kaleratu du, Ibon A. Totorika zinemagilea lagun. Zertarako amestu rockumental hau GOR-ek kaleratu zuen 2007an eta munduko hainbat zine jaialditan hautatua izan zen, tartean Portobelloko Film Festivala (Londres) edota Gasteizko Zinemastea.



"Payola" da beraien azkeneko diska, 2009ko irailaren 14an kaleratua. Seigarren disko honen izena, "Payola", spanglishetik datorren hitzetik hartua da. Hitz honek, "Pay for a rolla" esan nahi du, hau da, talde batek eskupekoa ematea irratiko esatariei, bertan abesti hori beste batzuen gainetik jar dezaten.




Bestalde, Maravillas abestia, Maravillas Lamberto neska gazteari eginiko abestia da. Neska nafar hau, Larraga herrian jaio eta bizi zen, Espainiako Gerra Zibilean, bere aitarekin batera, bortxatu eta erail zuten arte. Maravillas bera ere hil zuten, bere aita bakarrik utzi ez, eta berarekin joango zela erabaki baitzuen.

2 comentarios: